XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste zenbaitek dionez, nekazari batzuk orduan egokitu ziran; eta atzetik zetozenak oiu egin zaldizkoa gelditzeko arren. Gelditu ez-ezik, atxur-kolpeka il zuten.

Ondoren, oroigarritzat gurutze bat antxe altxatu zan, gaur ere la Cruz de los Azadones deitzen zaiona, eta euskeraz Atxurlarien Gurutzea esan genezake.

Zangotzakoak etzuten bandera ura geiago atera Gazteluan, artxibo batean gordetzen zuten.

Baiña 1937-an artxibo orrek su artu zuan, eta bandera erre egin zan. Ango leioa keak beztuta ikusten da gaur egunean ere, gazteluaren torre batean.

Urte mordoa da San Adrian ermita ezagutu nuala. Oso utzita zegoan.

Markes edo aundizki batena izanik, eliza eta alboko etxea maizterrak erosi zituan.

Onek dana erakutsi zigun. Eliz barrua garitegi biurtuta zegoan. Ibai alderako paretan bala zuloak ikusten ziran.

Urteen buruan urrena joandakoan, ermita erabat berrituta arkitu nuan.

Naparroako Aldundiaren lana, bertako familiarekin alkar artuta. Nagusiarekin berriro itzegin nuan. Ibiagatik onela esan zidan: - Gu garai batean, arunzko aldean soro bat genduanez, sarritan ibiltzen ginan emendik ara eta andik onera, batez ere garia ereiteko eta biltzeko garaietan.

Orduan udazkena edo udara baita, ibaiak ur gutxi daukanean.

Baiña Yesako urtegia egin zutenetik, ur berdintsua ekartzen du beti.

Geroztik arriskutsua da ortik pasatzea, eta ango soroa saldu egin genduan.

San Adriango ibi famatua Yesako urtegiak galdu zuala esan genezake, beraz.

Urrena, leen mutil-taldeak, jai illuntzetan, kitarra eta bandurriekin lagunduz, kalez kale kantatzen zituzten jotak aitatu genituan.